XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Begira, mediku jauna.

- Aitzolek bazekien oinez ibiltzen, ederki gainera eta orain pauso bat eman orduko erori egiten da.

- Senda ezazu, mesedez.

Eta medikuaren aurrean proba ugari egin zuten eta Aitzolek lehen bezalaxe jarraitzen zuen.

- Non hartzen duzu min, Aitzol? galdetu zuen sendagileak.

- Nik ez dut minik hartzen, erori egiten naiz erantzun zuen haserre Aitzolek.

Goitik beheraino ondo begiratzen zion medikuak, baina ezin zuen asmatu zer gaixotasun zeukan.

Behin eta berriz proba egin eta denetan lurrera erortzen zen.

Azkenean aurkitu zuten Aitzol sendatzeko modua.

- Baina, nola arraio jantzi dituzu galtzak? Galtza-zulo batetan bi hanka dauzkazu, horregatik erortzen zara.

Ea hurrengoan galtzak esnatuta eta ondo janzten dituzun, alproja alena!.

Horrelaxe ikasi zuen Aitzolek txapela bururako zela eta galtzak hanketarako, baina bi hanketarako.

Ez zen geroztik gehiago erori, modu hartan behintzat.